Dartmoutheko tailer zientifikoa | |
---|---|
Mota | tailer zientifiko |
Honen izena darama | Dartmouth College |
Data | 1956 |
Kokaleku | Dartmouth College |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Antolatzailea | John McCarthy, Marvin Minsky, Nathaniel Rochester eta Claude Shannon |
Honen ondorioa | adimen artifizial |
Dartmoutheko tailer zientifikoa edo Dartmoutheko workshop-a 1956an Adimen Artifizialari buruz Estatu Batuetako Dartmouthen antolatu zen udako tailer zientifikoa izan zen. Adimen Artifiziala bertan sortu zela esan ohi da.[1][2][3][4]
Proiektuak gutxi gorabehera sei edo zortzi aste iraun zuen eta, funtsean, ideia-jasa moduko saio bat izan zen. Hasiera batean hamaika matematikari eta zientzialarik bertaratzea aurreikusi zuten; denak ez ziren bertaratu, baina beste hamarrek ere parte hartu zuten tarteka bazen ere.